Euskal Autonomi Erkidegoan kokatutako enpresa, turismo alorrean esperientzia zabala duena.

Turismo, aisialdi eta atsedenaldian espezializatutako aholkularitza zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa da.

Noski Consulting Tour, S.L. (NCT) enpresaren filosofia eta jarduera laburbiltzen dituzten oinarrizko ideiak bi dira:

- Turismoaren Ezagutza
- Esperientzia

Turismoaren ezagutza alor honetako espezializazio eta adar desberdinetako aditu eta zientzilari talde zabalean oinarrituta (marketing, suztapena, merkaturatzea, plangintza, kalitatea, heziketa, ikerkuntza, lurraldea/ingurumena). Gizarte, kultura, ingurumen, eguzki eta hondartza, kongresu eta finantzal turismoa bezalako eremuetan lan egiten duen taldea da.

Turismo esperientzia azken hamabost urteotan lortutakoa, turismoa, aisialdi eta atsedenaldiaren inguruko egitasmo eta ekimenen kudeaketa eta garapenean lan eginez.

Turismoaren ezagutza eta esperientzia honen helburua, gure zerbitzuei, eta azken baten gure bezeroei, balio eta lehiakortasun handiagoa ematea da.