Munduko turismo alorraren bizitasun handiak eta bere prozeduren teknifikazio eskergak, bai enpresa aldetik baita instituzio aldetik ere, turismo aholkularitza espezializatuagoa, zehatzagoa eta pertsonofikatuagorako bidea zabaldu dute.

Egoera hau kontutan hartuz, NCT enpresak zerbitzu proposamen zabala eskeini nahi dizu, non nahastuko diren turismo alorraren pentsamendu zabala eta ikuspegi globala, zerbitzuaren zehaztasun, espezializazio eta pertsonifikazioarekin. Horrela zure arazo edo beharrei egokitutako konponbidea edo erantzuna eman ahal izango diogu.

NCT enpresan erabat berriak diren egitasmoetan hartu dugu parte, turismo alorrean dauden arazo, egoera edota jarrerei irtenbidea bilatzeko.

Turismo, aisialdi eta atsedenaldi alorra, gero ta interkonektatuago dagoen mundua da, bai barnealdean baita kanpoaldean ere; NTCk formula eta trebetasun berriak eskeintzen dizkizu, estrategia eta eraginkortasun aldetik, zuk aurreikusitako helburuak lor ditzazun.

Beste eremu publiko-pribatuen sarrera eta aportazioa, gure jardueran beharrezko zeharkako eta goitik-beherako betebeharra eta turismo alorretik atera behar den derrigorrezko buruzagitza dira NCT enpresan erabiltzen ari garen eremu eta esanahi estrategikoak, hain zuzen ere zure eskaera bakoitzari konponbiderik egokiena emango dion diseinua garatzeko.

Beraz, turismo alorrarekin zerikusi zuzena duten enpresetara, publiko zein pribatuak, zuzentzen dugu gure zerbitzu aukera zabala; baita turismo alorrarekin nolabaiteko lotura edo interesa izan dezaketen enpresa edota erakundeei ere.

 

IÑAKI GARMENDIA
Zuzendari-Kudeatzailea