• Edonor konturatu daiteke turismo erdigune batetan, ingurumenaren eta negozio turistikoaren garapenaren artean harreman orekatua egoteak duen garrantziaz. Beraz, behar beharrezkoa da faktore bien artean elkarbizitza egokia izatea, harreman horretaz biak balia daitezen.

• Etengabeko hausturak edo barneratu gabeko harremanak bi faktoreak ahulduko lituzke, eta ezinbesteak antolatutako jarduera turistikoengan eragina izango lukete. Pentsa dezagun gainbehera prozesuak oso azkarrak direla, ingurugiroaren birsorketa oso garestia dela eta destinu edo produktu turistiko hoien bizitza zikloak laburtzera joko duela.

NCTn garrantzitsutzat jotzen ditugu baldintza hauek eta jarduera turistikoak naturaren ingurumenean eta inguru soziokulturalean izan dezakeen eragina da gure ardura nagusienetako bat.

• Naturarekin lotura duten destinu turistikoen sustengutasuna, izaera eta benetakotasunak beraz, ez dira bakarrik arrazoi ekonomiko edo merkantilean oinarrituko, baita arrazoi etiko eta printzipioetan ere.

• Hau dela eta, gure zerbitzu proposamenak honako helburu hauek ditu:

a.) Turismo-Ingurumenaren kudeaketa eta azterketa programen garapena, espazio definitu eta babestuetan.

b.) Ingurumenarengan eraginaren diagnostikoa.

c.) Espazio eta destinuentzat ingurumen hobekuntzarako egitasmo osoak garatzea.

d.) Nazioarteko araudi berrietara egokitzeko programen egituraketa.

e.) Natur baliabideen egokitze eta ustiapen estrategikoak, elkarte edo destinu zehatzaren helburu eta asmoen arabera.

f.) Binomio Agenda Lokal 21 eta interes eta helburu turistikoen garapena.


Hezkuntza
Erraztasun Turistikoa
Kalitatea
Plangintza Turistikoa
Marketing Turistikoa
Politika Turistikoak
Turismo Kulturala
Naturari Lotutako Turismoa
Erakunde Turistikoak
Krisialdi Turistikoak