NCT ohartzen da turista/bisitariak mota guztietako zerbitzuen eskuratzea eta kontsumoa eskatzen duela, turismo zerbitzuak izan edo ez, aldez aurretik programatutakoak, planifikatuak edota antolatuak, zein antolatu gabeak, bapatean sortzen direnak.

• Kasu askotan, ezinean ikusten dute euren burua edo gerta daiteke beraien esperientzia uste bezain aberasgarria ez izatea, oztopoak edota zailtasunak agertzen direlako espazio, zerbitzu edota gertakizunez disfrutatzea eragozten dutenak.

• Turismoa osatzen duten faktoreen berezko konplexutasuna abiapuntutzat hartuz, NCTn beharrezkotzat jotzen dugu erlaziozko estrategia zabalagoa garatzeko aukera ematea. Estrategia honek agente eta tresna berriak erabiltzen aukera eskeiniko luke, baita jarduera eta berezko sistema turistikoa ere.

• Harreman guztiz turistiko/goitik beherakoak konbinatu nahi genituzke zeharkako harremanekin; honela beste esparru batzuekin kontaktuak turismo alorra aberastuko du.

• Turismo alorrak duen izaera beragatik eskuzabaltasun estrategikoa behar dugu izan, elementu eta agente berrien sarrera errazteko. Honetan datza turismo prozedura, destinu, enpresa eta esperientzia askoren aberastasunaren gakoa.

• Beraz, NTCk proposatzen du esparru turistikoan zuzenean lanean aritzen ez diren, baina gero ta protagonismo gehiago izan dezaketen enpresa, erakunde, talde etabarren bateratze prozesua martxan jartzeko.


Hezkuntza
Erraztasun Turistikoa
Kalitatea
Plangintza Turistikoa
Marketing Turistikoa
Politika Turistikoak
Turismo Kulturala
Naturari Lotutako Turismoa
Erakunde Turistikoak
Krisialdi Turistikoak