NCTk beharrezkotzat jotzen du Marketina bezala tresna erabiltzea, dauden errealitate turistikoak ezagutzera emateko, nahiz publikoak zein pribatuak izan.
Turismoaren izaerak berak bultzatzen gaitu ahalegin handiagoak egitera eskaera eta eskaintza komunikatu eta hurbiltzeko. Marketina, tresna desberdinen bateratzaile bezala, edozein turismo destinu, enpresa edota erakundeentzako ezinbesteko elementu bilakatzen da.
NCTk, turismo destinu, enpresa edota erakundeen bizitzan parte hartzen duen filosofiatzat jotzen du marketin turistikoa. Aldi berean, azpisektore, enpresa, erakunde edo ekimen turistiko bakoitza unibertso partikularrean bilakatzen da, beraz marketinak modu zehatz baten erabili beharko du kasu bakoitza, jarduera eta gomendio orokorrak alde batera utziz.
Zerbitzu eskaera eta errealitate bakoitzari egokitzen diogu marketing turistikoa, kontuan hartuz, alde batetik turismo egituraketa osatzen duten faktoreen berezko konplexutasuna, eta bestetik destinu eta eskaera turistiko bakoitzaren berezitasunak.
Marketing Turistikoak lehen aipatutako produktu, sustapen, banaketa eta merkaturatzeaz gain, kontutan hartu behar ditu ingurumen fisiko eta soziologiko bakoitzaren ezaugarri propioak.
Azkenik Marketing Turistikoan ikerketa alorrak lehentasunezko tokia izan behar du. Merkatuen ikerketa, azterketak eta analisiak bi ikuspuntutik garatutakoak: produktuarena eta turista edo kontsumitzailearena.
Hezkuntza
Erraztasun
Turistikoa
Kalitatea
Plangintza
Turistikoa
Marketing
Turistikoa
Politika
Turistikoak
Turismo
Kulturala
Naturari
Lotutako Turismoa
Erakunde
Turistikoak
Krisialdi
Turistikoak
|
|