• Turismo alorrean izaera publiko eta instituzionalaren presentziak pisu handia du oraindik. Horregatik, turismo garapen, prozedura edo esperientzietan protagonismo handia dute administrazio desberdinek.

• Dena den, administrazio alor hoiek, sarritan, beharrezko egitura, antolaketa maila eta giza baliabiderik ez dute; aberastasuna sortzen duen ekonomi sektore bat izanik dagokien egiturarik ez dute.

• Sektorearen nolabaiteko gaztetasunak, herrialde, lurralde, udalerri edo eskualde askotan duen ezarpen urriak eta beste sektore ekonomiko eta sozialen menpe egoteak eragotzi egiten du turismo sektorea dagozkion egitura publikoetan ezartzea.

• Egoera honetan, orohar egitura ahulak garatzen dira, baliabide gutxikoak eta bakoitzaren errealitate eta interes ekonomiko sozialetik kanpo daudenak.

• Egoera hau ezagututa, NCTk esperientzia zabala du zentzu honetan. Zerbitzu mota berezia eskaintzen du udalerri, eskualde, lurralde, estatu eta nazioarteko egitura turistiko desberdinak ezarri eta indartzeko.

• Zerbitzu mota honen helburuak hauek dira:

a.) Dauden egituren ustiaketa egokiagoa egiteko programen garapena, betebeharren malgutasun handiagoaren bidez.

b.) Programa berezien garapena non konbinatuko diren errealitate administratibo bakoitza eta antolakuntza, teknologia etabarren aukera berriak.

c.) Maila eta erantzunkizun desberdinetako giza baliabideen indartzea, konpetitiboa izango den ereduzko administrazio turistikoa lortzeko.

d.) Ezarpen sozial eta politikorako estrategiak azpimarratuko diren programak, turismo alorrarekiko giza-kontzientzia suspertuz.


Hezkuntza
Erraztasun Turistikoa
Kalitatea
Plangintza Turistikoa
Marketing Turistikoa
Politika Turistikoak
Turismo Kulturala
Naturari Lotutako Turismoa
Erakunde Turistikoak
Krisialdi Turistikoak