• Izaera turistikoa duen destinu, enpresa, erakunde edo administrazio oro erabat sentibehera da bere inguruan gerta daitekeen edozein aldaketaren aurrean, nahiz fisikoa zein soziologikoa izan.

• Zerbitzu turistiko, aisialdi eta atsedenaldirako zerbitzuen ekoizpen prozesuak oso zabalak eta sakabanatuak dira, beste ekonomi alorrekin parekatuz. Edozein aldaketa ezkorren aurrean oso sentibehera da.

• Sektore turistikoaren izaera eta perfil profesionala, kontsumitzaile edo turistengan esperientzia positiboak sortzeko prestatuta eta hezita daude. Egoera hau aldatzen denean, ezbehar baten eraginez, edota gizakiaren jokabideren baten eraginez, destinu, enpresa eta jarduera turistikoek ez dute, orohar, egoera ezkor horri berehalako erantzuna emango dion elementu, ekimen edo tresnarik.

NCTk duen esperientziari esker, turismo alorreko krisialdi edota ezegonkortasun egoerak identifikatzeko gaitasuna du. Pentsa dezagun egoera ezkor hoiek instituzio, enpresa eta erakundeengan izan ditzakeen eragin, erreakzio eta jarrerak kontu handiz aztertu behar direla.

NCTn gaitasuna dugu zerbitzu aukera zabala eskaintzeko:

a.) Krisialdi turistiko bakoitzaren diagnostiko eta azterketa. Teknika, antolaketa eta giza baliabideen azterketa.

b.) Krisialdi turistikoaren eragina jasaten duten interes-taldeen identifikaziorako programak.

c.) Krisialdi turistiko bakoitzarentzat kudeaketa sistemen garapen personalizatua.

d.) Krisialdi turistikoak era oso eta bateratuan kudeatzeko programak egin eta garatzea.

e.) Krisialdi turistikoaren kudeaketa programaren osagarri desberdinetara zuzendutako jarduera estrategikoak.


Hezkuntza
Erraztasun Turistikoa
Kalitatea
Plangintza Turistikoa
Marketing Turistikoa
Politika Turistikoak
Turismo Kulturala
Naturari Lotutako Turismoa
Erakunde Turistikoak
Krisialdi Turistikoak