


Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko II. Nazioarteko Konferentziaren bigarren edizioa Urriaren 27-29an izan zen Bilbon. Konferentzia honek mundu osotik etorritako profesionalak bildu ditu eta, bertan, garrantzizko gaiak jorratu dira turismoko politika diseinatu ahal izateko eta behar den moduan eskualde mailan ezartzeko; batez ere, neurketan eta ikerketan enfasi berezia jarriz, hauek guzti honen oinarria baitira.
Irailaren 28 eta 29an, Kataluniako Turismo Agentziarako Madrid eta Bilbon antolatutako workshops-ei buruzko bideo labur bat prestatu dugu. Minutu bateko iraupena du eta bereizmen handiko formatoan ikus dezakezue.

Noski Consulting-ek Turismoko Segurtasuneko Praktika Onen Gidaliburua egiten ari da SICA (Sistema de Integración de Centroamérica) erakundearentzat, Fondo España – AECID-en babesarekin. Panama, Costa Rica, Nicaragua, Honduras, Guatemala, El Salvador eta Belice-ko herrialdeek osatzen duten euskualde honetako praktika onen kodeak, turismoko poliziak, turismoko instituto nazionalak eta enpresetako sektorea koordinatzea dugu helburu nagusia.

Noski Consulting Tour-rek eta Kataluniako Turismo Agentziak elkarrekin lan egiten dute, Madrid eta Bilboko hirietan izango diren Kataluniako Turismoari buruzko aurkezpenen antolaketan. Irailaren amaieran egingo diren ekitaldi hauekin, Kataluniako Turismo Agentziak bere erakargarri turistikoak erakutsi nahi dizkie bi hirietako handizkako agentzia eta touroperadorei.
Orria: 1 Guztira: 4

Hau da Noski Consulting Tour-ren erantzuna, gero eta irtenbide sortzaile eta berritzaileagoak eskatzen dituen industriaren aurrean.
Ezagutza globala: turismoko sektorean 10 urte baino gehiagoko jardueran hartutako ezagutza global honek, oso aldakorra den unibertso baten koordenadak irakurtzeko gaitasuna ematen digu.
Tokiko esperientzia: munduko hainbat jomuga turistikoetan egindako proiektu zehatz eta eraginkorrek eman digutena; Euskaditik Ertamerikaraino, Done Jakue Bidetik Andeetako tontorretaraino.
Ezagutzak eta esperientziak bat egiten dute Noski Consulting-ek bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-sortan. Kalitatean oinarritutako zerbitzu hauek sektoreen arteko sinergiak bultzatzeko pentsuta daude, baita zeharkako harremanak sustatzeko eta lidergoa eta berrikuntza teknologikoa suspertzeko ere.
Ondorengo elkarteetako bazkideak gara: